Lege-ohar honek (aurrerantzean, "Lege Oharra") http://www.residencialartadi.com/ internet-atariaren (aurrerantzean, "webgunea") zerbitzua arautzen du. Webgune hau INMOBILIARIA ORIO TXOKO TXIKI SL enpresarena da, egoitza soziala Nafarroa kalea 13 20800 Zarautz, Gipuzkoa helbidean duena eta B20644423 IFK zenbakiduna.
Oro har, INMOBILIARIA ORIO TXOKO TXIKI SLren eta haren webguneko zerbitzu telematikoen erabiltzaileen arteko harremanek Espainiako legediari eta jurisdikzioari men egingo diete.
Alderdiek berariaz uko egiten diote haiei dagokien eskumenei, eta kontratu-baldintza hauek interpretatzean edo egikaritzean gatazkarik balego, Bilboko Epaitegiei eta Auzitegiei men egingo diete.
Erabiltzaileak badaki eta onartu egiten du webgune honetara sartzeak ez duela inolaz ere esan nahi INMOBILIARIA ORIO TXOKO TXIKI SLrekiko merkataritza-harremana ezartzen denik. Webgunearen titularrak ez du haren laguntzaileek webgunean emandako iritziekin bat egiten. Enpresak eskubidea du webgunea egoki deritzon moduan aldatzeko, aurretiaz abisurik eman gabe, eta, hala, bertan ematen diren edukiak eta zerbitzuak alda, ezaba edo erants ditzake, baita horien aurkezpena eta zerbitzarietan duten kokapena ere.
INMOBILIARIA ORIO TXOKO TXIKI SL da webgunearen edukien, haren diseinu grafikoaren eta kodeen jabetza intelektualaren eskubideen titularra, eta, beraz, INMOBILIARIA ORIO TXOKO TXIKI SLk idatzizko baimena ematen ez badu, debekatuta dago horiek erreproduzitzea, banatzea, jendaurrean hedatzea, eraldatzea edo haren web-orrien edukiekin egin daitekeen beste edozein jarduera, iturriak aipatuta ere. Enpresaren webguneetako izen komertzial, marka edo mota guztietako ikur bereizgarri denak haren jabeenak dira eta legez babestuta daude.
INMOBILIARIA ORIO TXOKO TXIKI SLren webguneetako esteken helburua informazioa ematea baino ez da, eta ez dira inolaz ere iradokizun, gonbidapen edo gomendio gisa hartu behar.
Datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak xedatutakoari jarraikiz, INMOBILIARIA ORIO TXOKO TXIKI SLk erabiltzaileei jakinarazten die fitxategi automatizatu bat duela datu pertsonalak gordetzeko. INMOBILIARIA ORIO TXOKO TXIKI SLk bere buruarentzat sortu du fitxategi hori, eta haren ardurapean dago. Fitxategiak helburu du erabiltzaileekiko harremana mantentzea eta kudeatzea, baita informazioa ematea ere. Baldintza orokor hauek onartzen diren unean, INMOBILIARIA ORIO TXOKO TXIKI SLk erabiltzailearen zenbait datu jaso beharko ditu, zerbitzuak emateko ezinbestekoak direnak.
Webgunean emandako zerbitzuetako batzuk eskuratu eta erabili ahal izateko, halabeharrezkoa da izena emateko inprimakia betetzea. Erabiltzaileak eskatutako datu pertsonalak ematen ez baditu edo datuak babesteko politika hau onartzen ez badu, ezingo du datu pertsonalak eskatzen dituzten sustapenetan izena eman, erregistratu edo parte hartu.
Datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak ezarritakoaren arabera, jakinarazten dizugu erabiltzaile gisa izena ematean lortzen ditugun datu pertsonalak fitxategi batean gordeko direla, eta haren titularra INMOBILIARIA ORIO TXOKO TXIKI SL dela, egoitza soziala Nafarroa kalea 13 20800 Zarautz, Gipuzkoa helbidean duena eta B20644423 IFK zenbakiduna. Halaber, jakinarazten dizugu enpresak ekainaren 11ko 1720/2007 Errege Dekretuan xedatutako segurtasun-neurriak ezarrita dituela.
Erabiltzailea da jasotako datuak zehatzak eta egiazkoak izatearen erantzule bakarra, eta INMOBILIARIA ORIO TXOKO TXIKI SLk ez du horren gaineko erantzukizunik hartzen. Kasu orotan, erabiltzaileak emandako datu pertsonalak zehatzak, indarrekoak eta benetakoak direla bermatzen du, eta horien gaineko erantzukizuna hartu. Horrez gain, behar bezala eguneratuta mantenduko dituela hitzematen du. Erabiltzaileak izena emateko edo harpidetzeko inprimakian informazio osoa eta zuzena ematea onartzen du. INMOBILIARIA ORIO TXOKO TXIKI SLk ez du hark landu ez duen eta beste iturri batetik datorren informazioaren egiazkotasunaren gaineko erantzukizunik hartzen, eta, hortaz, ez du informazio hori erabiltzetik gerta litezkeen kalteen gainekoa ere ez. INMOBILIARIA ORIO TXOKO TXIKI SLk eskubidea du haren web-orrietan jasotako informazioa eguneratzeko, aldatzeko edo ezabatzeko, baita informazio hori mugatzeko edo horretarako sarbidea eragozteko ere. INMOBILIARIA ORIO TXOKO TXIKI SLk ez du erabiltzaileak INMOBILIARIA ORIO TXOKO TXIKI SLk emandako informazioan egon daitezkeen akatsen, hutsegiteen edo ez-aipatzeen ondorioz izan ditzakeen kalteen erantzukizunik izango, informazio hori INMOBILIARIA ORIO TXOKO TXIKI SLrenak ez diren iturrietatik datorrenean.
http://www.residencialartadi.com/ webguneak cookieak erabiltzen ditu. Erabiltzailearen terminalean gordetzen diren informazio-fitxategi fisikoak dira, eta erabiltzaileari ataritik nabigatzen laguntzen diote. Edonola ere, erabiltzaileak nabigatzailea konfigura dezake, fitxategi horiek instalatzea ekidin dezan.
INMOBILIARIA ORIO TXOKO TXIKI SLren helburuak dira erabiltzaileekiko harremanak mantentzea eta kudeatzea, baita informazioa ematea ere.
Gure zerbitzuak zehazki adingabekoei zuzentzen zaizkienean, INMOBILIARIA ORIO TXOKO TXIKI SLk haien gurasoei eta tutoreei baimena eskatuko die, datu pertsonalak jasotzeko, edo, hala badagokio, datuen tratamendu automatizatua egiteko.
INMOBILIARIA ORIO TXOKO TXIKI SLk ez dizkie erabiltzaileen datuak hirugarrenei lagako.
Eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta kontra egiteko eskubideak gauzatzea. Jakinarazpenak bidaltzeko edo datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta horiei kontra egiteko eskubideak gauzatzeko, orio@inmobiliariaorio.com internet-helbidera jo dezakezu edo INMOBILIARIA ORIO TXOKO TXIKI SLri ohiko gutuna bidali, Nafarroa kalea 13 20800 Zarautz (Gipuzkoa) helbidera. Datuak Babesteko Agentziari buruzko urtarrilaren 19ko 1/1998 Zuzentarauaren arabera, eskubide horiek gauzatu ahal izateko, beharrezkoa da zure nortasuna INMOBILIARIA ORIO TXOKO TXIKI SLri frogatzea, Nortasun Agiri Nazionalaren kopia bidaliz edo legez baliozkoa den beste bitartekoren batez. Hala ere, zure erregistro-datuak webgunean bertan alda edo zuzen ditzakezu, zure erabiltzaile-izenarekin eta pasahitzarekin identifikatu ostean.
INMOBILIARIA ORIO TXOKO TXIKI SLk legeak datu pertsonalak babesteko eskatzen dituen segurtasun-mailak ezarri ditu, eta eskura dituen bestelako baliabide eta neurri teknikoak instalatzen ahalegintzen da, INMOBILIARIA ORIO TXOKO TXIKI SLri emandako datuak galdu, gaizki erabili, aldatu, baimenik gabe eskuratu eta lapurtzen direla ekiditeko. Hala ere, ez du erantzukizunik hartuko interferentzien, ez-betetzeen, etenduren, birus informatikoen, telefono-matxuren edo sistema elektroniko honen funtzionamendu operatiboa deskonektatzearen ondoriozko kalte-galeren gainean, INMOBILIARIA ORIO TXOKO TXIKI SLrenak ez diren arrazoiek eragin dituztenean. Halaber, ez du erantzukizunik hartuko ere sistema elektroniko hau erabiltzean izandako atzerapenengatik edo blokeoengatik egon litezkeen kalteen gainean, telefono-lineen gabeziek edo Datuak Prozesatzeko Zentroen, internet-sistemaren edo bestelako sistema elektronikoen gainkargak eragin dituenean, eta ezta hirugarrenek legez kontra sartzean sortutako kalteen gainean ere, INMOBILIARIA ORIO TXOKO TXIKI SLk kontroletik at badago. Dena den, erabiltzaileak kontuan hartu behar du interneteko segurtasun-neurriak ez direla menderaezinak.
Erabiltzaileak adierazten du datu pertsonalak babesteari buruzko baldintzen berri eman zaiola, eta onartu eta baimentzen du INMOBILIARIA ORIO TXOKO TXIKI SLk datuak modu automatizatuan tratatzea, Datu Pertsonalak Babesteko Politika honetan adierazitako eran eta helburuetarako. Atarian ematen diren zerbitzuetako batzuek baldintza bereziak izan ditzakete, eta datu pertsonalak babesteari buruzko xedapen zehatzak ere bai.